B1 – Balea ihizia Euskal Herrian (lehen partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Biarritzeko eta Donostiako akuarioek Balea ehiza Euskal Herrian izenburuko liburuxka argitaratu zuten 2008an.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Euskaldunak aitzindari balea ihizian
XII. mendean, euskaldunak aitzindari izan ziren balearen ehizan; izan ere, bazekiten balea etekin iturri amaigabea zela.
Txalupa arraundunetan ateratzen ziren itsasora, lantzak eta arpoiak harturik. Balea Ipar Euskal Herriko baliabide ekonomiko nagusia izan zen hainbat mendez, ia animalia osoa baliatzen baitzuten. XX. mendean, balea ehizatzeko modua industrializatu zen. Arpoiak jaurtitzeko kanoiak eta ontzi handi azkarrak erabiltzen hasi ziren; hala, zetazeo horiek desagertzeko arriskuan ezarri zituzten. Euskal balea babesturiko espezie izendatu zuten 1936an, eta geroztik debekatua da animalia hauek ehizatzea.
Hamar urte geroago, Nazioarteko Baleazaleen Batzordea sortu zuten Washingtonen, eta 1986an zetazeo handi guztiak ehizatzea debekatu zuten nazioarte mailan.
Egun, espezie batzuk baino ezin dira legez ehizatu; esaterako, pilotu izurde hegaluzea eta torkal txikia. Japonia, Norvegia eta Errusia zetazeoak ehizatzearen alde dira Nazioarteko Batzordean.
Euskal Herritik…
Balea ehiza, Euskal Herrian, Erdi Aroko bizibide nagusietako bat zen. Hemengo lur mota zela eta, ezinezkoa zen kostaldeko lurrak lantzea eta, ondorioz, beste bitarteko batzuk behar zituzten bizirauteko. Inguruko oihanetako zuhaitzak erabiltzen zituzten txalupak eraikitzeko. Txalupaz eta arpoiez, animalia arroken kontra eramaten zuten edota tranpa moduan erabili ohi zituzten babestutako badietan harrapatzen zuten. Hondartzan utzi ostean, hil eta puskatzen zuten.
Horretarako, dozena bat gizon behar zen, aizkorarekin, aiztoarekin eta zerrarekin lan egiteko. Balearen puskak idiek arrastatu ohi zituzten hondartzatik zatikatzeko lekura. Hezurrak, larrua eta erraiak hainbat lantegitara garraiatzen zituzten, eraldatzeko. Hiru mende baino gutiagotan, Biarritz balea ehizatzeko gune garrantzitsuenetariko bihurtu zen, bereziki ingelesak nagusi ziren garaian. Getarian eta Mutrikun, balea ehizak baldintzatu zituen bertako gizarte ohiturak eta garapen ekonomikoa.
Balea ehiza Euskal Herrian
Donostiako Aquarium eta Biarritzeko Akuarioa
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self