B1 – Balea ihizia Euskal Herrian (bigarren partea)
IRAKURRIAREN ULERMENA – Biarritzeko eta Donostiako akuarioek Balea ehiza Euskal Herrian izenburuko liburuxka argitaratu zuten 2008an.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Ameriketako uretara
XVI. mendetik aitzina gutiago harrapatzen zuten eta, ondorioz, marinelek etxetik gero eta urrunago joan behar izan zuten. Ameriketara joaten hasi ziren. Euskal marinelak Ternuara joan ziren bakailaotara, eta han balea ugari zegoela ikusi zuten. Horrek Euskal Herriko kostaldearen oparotasuna beste bi mendez ziurtatu zuen, nabarmen garatu baitzuen ontzien eta ehunen industria. Ameriketara egindako bidaiak urtebete irauten zuen. Ondorioz, arropa, galduko ez ziren elikagaiak… eta inbertsio handiak behar zituzten.
Donibane Lohizuneko eta Pasaiako portuetatik itsasoratzen ziren Ternuarako eta Labradorrerako bidea egiteko. Han, kostako egoitzetan bizi ohi ziren. Eraikuntza aztarnak eta koipea urtzeko labeak aurkitu dituzte, baita Hego Euskal Herriko galeoi baten arrastoak ere, agian San Joan izenekoarenak. Era horretako baleontziek mila olio upel garraiatzen zituzten, eta 75 bat lagunek osatutako eskifaia izaten zuten, tartean marinelak, langile berezituak, arotzak eta upelgileak. XVIII. mende hasieran 60 baleontzi zeuden Donibane Lohizunen, 3000 tripulatzailerekin, eta Pasaian 41 itsasontzi, 1400 marinelekin. Une batetik goiti, beste nazio batzuk ere balearekiko interesa agertzen hasi ziren. Esperientzia handiko euskal marinelak kontratatu zituzten ehiza teknikak irakasteko, baina gero kanporatu egin zituzten, Groenlandian arrantzatzea debekatuta.
Orduan hasi zen Euskal Herriko balea industriaren gainbehera. XVIII. mende hasieran, Pasaia zen jarduera honi bizirik eusten zion azken euskal portua.
Balea ehiza Euskal Herrian
Donostiako Aquarium eta Biarritzeko Akuarioa
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self