B1 – Baiona
IRAKURRIAREN ULERMENA- Baionari buruzko testu hau Bea Salaberrik idatzi du. Argazkia: ©Daniel VILLAFRUELA
Overview
Testua irakurri ondoan erantzun egokia seinala ezazu.
Baionaren bihotzean sentitzeko, Plaxota plaza ttipira joan behar da.
Etxe lerroen artean, eremu zabal eta argia da, magnolia handien itzalean: han diren lekuak, jendeak, koloreak, denak maitagarriak dira. Lasaitasun handia da plazan; isiltasuna eta argia nagusi dira han. Etxeak aski apal eta sinpleak dira: herrixka dirudi! Kontraste handia da bi karrika urrunago den hiriarekin, zirkulazioarekin, saltokiekin eta hiri handietan den bizi bizkorrarekin konparatuz.
Gaur egun, Baiona Lapurdiko hiri nagusia da. Horrez gain Euskal Hirigune Elkargoko hiriburua da 2017az geroztik. Orain 50.000 biztanle baino gehiago ditu. Biztanle batzuk inguruko eskualdeetatik etorri dira, beste batzuk Ipar Afrikatik, Frantziatik, Portugaletik, mundu osotik!
Herri horretako aktibitate sozioekonomikoa biziki inportantea da: saltokietan, zerbitzuetan, administrazioan, osasungintzan, irakaskuntzan eta kulturgintzan.
Harresien barneko geografia
Harresiei begiratzean, ez ezazue ahantz: ez zituzten denak batean eraiki, ez dira denak garai berekoak. Lehenak IV. mendean egin zituzten, baina gero, mendez mende, moldatu eta handitu zituzten, inbasioengatik edo gerlengatik, pixkanaka.
Azkenik, XVII. mendearen bukaeran harresiek behin betiko forma hartu zuten.
Harresi barnean hiru auzotegi historikoak dira.
Lehenik, Baiona Handia, Errobi ibaiaren ezkerraldean eta hiriaren erdialdean kokatua da.
Han sortu zen hiri erromatarra. Ondotik, Erdi Aroan, portu bilakatu zen, kanalez betea.
Bestalde, komentu anitz bazen. Ondare elementu ederrak badira auzotegi hartan: zubi zaharrak, etxeak, katedrala.
Bigarrenik, Baiona Ttipia, Errobi ibaiaren eskuinaldean da. Han ere kanal anitz bazen non ontzi ttipiak ibiltzen ahal baitziren. Auzotegi hori Baiona Handia baino herrikoiagoa izan da betidanik.
Azkenik, San Izpiritu. Aturriren eskuinaldean da, iparraldean. Beste bi auzotegiak baino berriagoa da, horregatik ez du harresirik.
Baiona
Bea Salaberri
Elkar argitaletxea
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes