B1 – Ahozko literatura
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Ahozkoliteratura.eus webguneko testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Herri-ipuinak belaunaldiz belaunaldi ahoz kontatzen diren fikziozko narrazioak dira. Ipuin horiek alegiazko gertakariez osatzen dira, ordena logikoan elkarri lotuak.
Ahozko narrazio horien izendatzeko, ipuinak, elezaharrak, parabolak, alegiak, istorioak, eta beste hitz batzuk erabili dira. Hala ere, bi sail nagusi bereizi behar dira, ikertzaileen irizpideen arabera: ipuin miresgarriak eta elezaharrak. Nabarmena da haien arteko bereizketa:
– elezaharrak beti egiazko leku bati lotuak dira eta leku horretako erreferentziak hartzen dituzte. Laminen, basajaunen eta jentilen kontakizunak elezaharrak dira, adibidez.
– Ipuin miresgarrietan, aldiz, gertakariak ez dira egiazko lekuetan eta denboran kokatzen; ez dira errealitateari lotuak.
Ipar Euskal Herriko lehen ipuin eta elezahar biltzaile gehienak kanpotarrak ziren:
• Jean-François Cerquand Frantziako Hezkunde Nazionaleko ikuskaria zen. Légendes et récits populaires du pays basque izeneko artikulu luzeetan, 1874tik 1885era, 117 kontakizun argitaratu zituen Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau aldizkarian, frantsesez. Kontakizun horiek ipuin eta elezaharrak dira.
• Wentworth Webster (1828-1907) apez anglikanoa zen. Cerquand-en garaian Euskal Herrian bizi zen eta hark ere ipuin eta istorio anitz bildu zituen Saran. Istorio horietako zenbait, ingelesera itzuli eta Londresen argitaratu zituen.
• Julien Vinsonek 1883an liburu polit bat argitaratu zuen frantsesez: Le folk-lore du pays basque. Euskaraz, berriz, Baigorriko zazpi liliak izeneko liburuxkan bildu zituen
zenbait narrazio (1884-1885).
• Anton Abadiaren eraginez, Augustin Etcheberrik bildu zituen zenbait herri kontakizun (1876). Herri-kontakizun horiek berriki arte Frantziako Liburutegi Nazionalean zeuden (Kaltzakortak argitaratuak Lamia, Sorgin eta Tartaroren erresuma ezkutua, Labayru, 1997)
Hegoaldean, berriz, oihartzun handia izan zuen Ingalaterrako mugimendu erromantikoak *:
• Migel Unamunok, Vicente Aranak eta Camilo Villabasok 1884an Sociedad El Folklore Vasco-Navarro sortu zuten, euskaraz Erriko Yakintza izena zuena.
• Resurrección Maria Azkuek ere izen bera eman zion euskal ipuin bilduma erraldoiari: Euskalerriaren Yakintza (1935-47, 2. arg. 1989)
• Jose Migel Barandiaran antropologoak ere elezahar mitologikoak bildu zituen euskaldunek munduaz zuten ikusmoldearen aztertzeko El mundo en la mente popular vasca (1961).
• Horiekin batean bilduma laburrago batzuek ere interes berezia ukan dezakete, hala nola, Mayi Ariztiak Amattoren uzta izenekoa, 1934an argitaratua. Beste bilduma batzuk ere egin dituzte J.M. Satrustegik, X. Azurmendik, Pierre Lafittek, Xalbat Arotzarenak…
*Erromantizismoa: XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran gertatu zen literatura eta arte mugimendua, klasizismoaren arau hertsiak arbuiatzen zituena eta artistaren askatasuna ororen gainetik jartzen zuena.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self