B1 – Rol banaketa XX. mendearen erdian
IRAKURRIAREN ULERMENA – Jendarteko harremanetan gizonen eta emazteen rolak ongi azalduak dira behereko testuan, 1955eko aldizkari batetik hartua. Garai hartan ohikoak ziren horrelako aholkuak bai Europan bai Estatu Batuetan.
Overview
Testua irakurri ondoan, ondoko galderei erantzun iezaiezu.
Izan ezazu afaria prestatuta. Aldez aurretik pentsatu ezazu, ahal bada bezperako gauean, egingo duzun menu gozoari buruz eta hura etortzen denean prest egongo da. Harengan zenbat pentsatu duzun eta haren beharrak zenbat ardura dizuten adierazteko modu bikaina da. Gizon gehienak gose dira etxera iristen direnean, eta otordu on bat izateko aukera, batez ere haien janari gogokoena bada, merezi duten harrera beroaren zatia da. (…).
Entzun iezaiozu. Baliteke zuk hari esateko hamaika gauza garrantzitsu izatea, baina etxera iritsi berri denean, ez da une egokia. Utzi lehenbizi gizonari hitz egiten, gogoratu haren elkarrizketa-gaiak zureak baino garrantzitsuagoak direla. (…).
Ez eskatu haren ekintzei buruzko argibiderik, eta ez itzazu haren iritziak edo erabakiak
zalantzan jarri. Gogoratu, etxeko gizona da, eta etxeko gizona denez, bere borondatea
zuzentasunez eta konfiantzaz gauzatzen du.
Housekeeping aldizkaria, 1955eko maiatza
(Wikipediatik hartu itzulpena)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self