A2 – Kirmen Uribe Lagun bat
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irakurriko duzun Kirmen Uriberen olerkia Bitartean heldu eskutik izenburuko liburuan agertu zen (Susa argitaletxea, 2001).
Overview
Olerkia irakurri ondoan, estrofa bakoitzeko laburpen egokia hauta ezazu.
Lagun bat
1. Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.
2. Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.
3. Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.
4. Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit
“esnatu egingo da berehala”.
5. Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
“Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero
“bihar ez dizut kasurik egingo bada”.
Lagun bat,
Kirmen Uribe
Susa argitaletxea, 2001
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self