A2 – Ipuin harrigarria
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irakurgaiak liburuan (Ikas, 2004) bada Ipuin harrigarria izenburukoa.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Hemen ipuin harrigarri bat hasten da.
Mendiko ilun-ilun batean,
herri ilun-ilun bat zegoen.
Herri ilun-ilun hartan,
karrika ilun-ilun bat iragaiten zen.
Karrika ilun-ilun hartan,
etxe ilun-ilun bat ageri zen.
Etxe ilun-ilun hartan,
eskailerak ilun-ilunak goiti zoazen.
Eskailera ilun-ilun haien buruan,
selauru ilun-ilun bat zegoen.
Eta selauru ilun-ilun hartan…
eskeletoak bizi ziren.
Hiru eskeleto ziren: eskeleto handi bat, eskeleto ttipi bat eta xakur eskeleto bat. Gau batez, eskeleto handia ohetik jaiki zen eta erran zuen:
– Aspertzen ari naiz! Zer egin dezakegu?- Badakit!
– erantzun zuen eskeleto ttipiak – xakurra aterako dugu eta jende guziak iziaraziko ditugu.
Orduan eskeleto handia, eskeleto ttipia eta xakur eskeletoa atera ziren. Selauru ilun-ilunetik atera ziren.
Eskailera ilun-ilunetik karrika ilun-ilun hartara atera ziren.
Zer gertatu zen?
Zuek baizik ez dakizue…
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self