B1 – Kantua: Xabier Lete, Jean Baptiste Elizanburu, Ikusten duzu goizean
ENTZUNAREN ULERMENA – Ikusten duzu goizean (Jean Baptiste Elizanburu) kantua entzunen duzu, Xabier Leteren bertsioan.
Overview
Jean Baptiste Elizanburu Irazabal (Sara, Lapurdi, 1828ko agorrilaren 14a – 1891ko
urtarrilaren 2a) euskal idazlea zen. Labaien eta Sarasola literatura kritikarien ustez, XIX. mendeko euskal poetarik handiena zen, umoretik tristurara aise iragaten zekiena.
Olerkiez gain, eleberri labur bat ere idatzi zuen, Piarres Adame izenburukoa, Pauen argitaratua 1888an.
Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a – Donostia, Gipuzkoa, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazlea, poeta, kantaria eta politikaria zen.
Abesti ezagun anitz idatzi ditu, hala nola Xalbadorren heriotzean (“Adiskide bat bazen orotan bihozbera…”), Nafarroa arragoa, Errota zaharra (“Errota zahar maitea, uraren ertzean…”), Izarren hautsa (“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai…”), edo Gizon arruntaren koplak (“Kantatzera noazu bertso bat edo bi, herenegun jarriak gizon arruntari…”).
Lehenik irudiak eta taulako hitzak lot itzazu. Ondotik, irudiak sailka itzazu zenbakiak emanez kantuan entzuten duzunaren ordenaren arabera.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...
Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self