A2 – Irulegiko eskua
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, datak eta gertakariak lot itzazu.
Irulegiko Eskua objektu arkeologikoa da, Nafarroako Irulegi mendian aurkitua. Burdin Arokoa da eta baskoien* mintzairako hitzak dituela uste dute zenbait adituk, testuaren lehenengo hitza Sorioneku gisa interpretatu baitute. Uste da, etxe sartzean ezarria zorte ona emateko edo agurtzeko erabilia.
Mattin Aiestaran Irulegi mendian lanean ari den arkeologia taldeburua da. Talde bereko Leire Malkorrak aurkitu zuen brontzezko pieza, 2021eko ekainaren 18an. Oraindik esku forma zuela jakin gabe ere, garrantzizkoa izan zitekeela pentsatuz, ingurua kontu handiz garbitu zuten eta prozesua filmatu.
2021eko uztailaren 13an, eskua Nafarroako Gobernuko agintarien ardurapean gelditu zen, indusketako beste pieza batzuekin batera, nehork ez zekiela idazkunik* bazuela.
2022ko urtarrilaren 18an, Carmen Usua zaharberritzaileak* garbiketa prozesuan antzeman zuen idatzia zela.
2022ko azaroaren 14an aurkeztu zuten prentsaren aitzinean Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi zientzia elkarteak.
Hiztegia:
Baskoi: antzinateko tribu bat, gaurko Euskal Herri aldean bizi zena
Idazkun: inskripzio
Zaharberritzaile: arte obrak berritzen dituen pertsona
https://eu.wikipedia.org/wiki/Irulegiko_Eskua
(Ikasek laburtua eta moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self