A2 – Arimen gaua: Ipar Euskal Herriko hitzorduak
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
dantzan.eus webguneko artikulua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia hautatuz.
Azken lau urteetan Arimen gauaren ospakizunak egin dira Ipar Euskal Herriko hainbat
lekutan. Aurten ere hitzorduak ez dira falta.
Lehen besta Baionan izanen da, urriaren 28an. Eusko Ikaskuntzak antolaturik, 19:00etan Espainia karrikako Bar Basque ostatutik abiatuko da Baionan gaindiko desfilea. Txaranga, zirtzil eta joaldunek animatuko dute ibilaldia. Patxa plazan bukatuko da: su «ttipi» bat egin eta «beldur guztiak» sura botako dituzte. Ondotik, urriaren 31n beste leku batzuetan izanen da ospakizuna. Hendaia da horietako bat, lehen aldikotz ospatuko baita besta hori. Hendaiako Hiriak, besta batzordearen, Mutxiko Elkartea taldearen eta Akelarre elkartearen laguntzaz, ohitura zaharra ospatuko du eta gaur egungo gisara moldatuko.
Hasteko, 15:30ak eta 18:00ak bitartean haurrendako sorginen dantzaldia izanen da Gaztelu Aretoan. Mozorroturik etorri behar da eta krakada eskainiko da. Ondotik,
19:30etatik goiti, animazioak izanen dira. Bide beretik, Basusarriko Herriko Etxeak 17:00etan eman du Arimen gaua ospatzeko hitzordua. Etxetik ekarritako kuiekin ‘Kuia argitu lehiaketa’ izanen da lehenik, 18:45ean horren emaitzak emateko. Bitartean, Jose&Kikiren dantzaldia hasiko da eta kuia salda salduko da lekuan berean.
Itsasun ere egitekorik ez da faltako. Goizeko 10etan, ospakizuna hasteko, kuiak apainduko dituzte Atharrin. Arratsaldean, 18:00etan hain zuzen, plazatik Atharriraino desfilea izanen da eta, helmugara iristean, sua, basaldunak eta aperitifa izanen dira.
https://dantzan.eus/hemeroteka/arimen-gaua-tradizioa-berpizteko
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self