Ondarea eta ohidurak
B2 – Zure herriko besta
AHOZKO ADIERAZPENA - Zure herrian zer ospatzen da urriaren 31n? Halloween? Arimen gaua? Gau beltza?
A2 – Gurasoekin eztabaidan
ELKARRERAGINA - Binaka ariko zarete. Zuetarik bat Arimen gaua bestara joan nahi duen gaztea da, bestea baimena eman nahi ez duen gurasoa.
B1 – Antropologoa eta kazetaria
ELKARRERAGINA - Binaka ariko zarete. Zuetarik bat kazetaria da, bestea antropologoa. Horrek Hilak gure artean izeneko liburua idatzi du.
B2 – Bestarik gustukoena defendatu
ELKARRERAGINA - Hirunaka ariko zarete. Zuetarik bakoitzak urteko besta bat nahiago du: Eguberri, ihauteriak, zuen herriko bestak, Arimen gaua...
B2 – Arimen Gauaren egitaraua
ELKARRERAGINA - Binaka ariko zarete. Arimen gaueko egitarauaren prestatzeko, ideiak bildu behar dituzue. Lagunek behereko programa hau proposatu dizuete.
B1 – Zure etxea 2
AHOZKO ADIERAZPENA - Eta zure etxebizitza, nolakoa da? Apartamentua? Etxea? Zenbat logela dira? Badu lorategirik? Badu garajerik?
B2 – Zure ametsetako etxebizitza
AHOZKO ADIERAZPENA - Nolakoa izanen litzateke zure etxe ideala? Handia, ttipia? Hirian, baserrialdean ala itsasbazterrean kokatua?
B1 – Apartamentua ala etxea?
ELKARRERAGINA - Binaka ariko zarete. Adiskideak zarete eta hurrengo urtean elkarrekin bizitzera joanen zarete. Batek apartamentu bat alokatu nahi du, antolatzeko eta garbitzeko lan...