B2 – Bertsoa: Txorimaloburua
IRAKURRIAREN ULERMENA – Amets Arzallus Antia bertsolariak jazarpenari buruzko bertsoak idatzi ditu.
Overview
Amets Arzallus Antia bertsolariak idatzi dituen bertsoak irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Txorimaloburuak
Amak hainbeste tira
ohi dit belarria
ia ez daukat bere
lekuan jarria...
ta ahanzteko etxeko
ikara larria
eskolan bihurtzen naiz
ikaragarria.
Hemen aurkitu zaitut
panpinatxo galdu
zure sator muturrak
irririk ez al du?
Zer zabiltz, ez zazula
malkorik zabaldu
egizu nik bezala
beste bat zapaldu.
Lore beldurtuak
Besteek nire minak
ikus ez ditzaten
borreroa datorkit
aholku ematen...
Beste bat zapaltzeko
errex da esaten
denak ez gara horren
maltzurrak izaten.
Baina gaur esnatu naiz
atzo ez bezala
erantzi behar dizut
otsoen azala.
Beldurrezko ipuinak
libre utz nazala
jolastu zaitezte zu
(e)ta zure itzala.
Zure mespretxu keinu
ta burlazko hitzen
oihartzunen taupadak
ez zaizkit isiltzen.
Izuak nau ahultzen,
eta lotsak biltzen
bizitzeko gogorik
ez baitzait gelditzen.
Txorimaloburua
zoaz baratzera!
Eta zu salbatzeko
inor zapaltzera
ez zaitez niregana
etorri atzera
zoaz zure ikarak
madarikatzera.
Nerabezaroa da
nortasunen gerra
zu ni zapalduz egin
zaituzte liderra.
Besteen miresmenak
dakarzun plazerra
handia izango da
baina ez ederra.
Bakardade pixka bat
ongi datorkizu
nik ahizpa zaharrago bat
dudala jakizu
niri hark lagundu dit
ez izaten izu
zuri ere norbaitek
lagunduko dizu.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self