B2 – Frantses gobernuak bi hartz askatuko ditu Pirinioetan hurrengo hilabetean
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
François de Rugyk berretsi du bi hartz eme Biarnoan askatzeko asmoa.
Eskualdeko auzapezekin bildu da Pauen eta herritar asko kontra agertu dira.
Neurriak kezka eragin du mendiko laborarien artean ere.
Frantses gobernuak bi hartz eme askatuko ditu Pirinioetan, Biarnoko eskualdean, mendi horietan bizi diren beste bi hartz arrekin elkar eta ugal daitezen. Hori baieztatu du François de Rugy Frantziako Ekologia ministroak. Gisa horretan, Nicolas Hulot aurreko ministroaren asmoei eutsiko diela jakinarazi du. Gobernuaren asmoak ez dituzte begi onez ikusi Pirinioetako laborariek. Hartz kopuruaren emendatzeak artzaintzari kalte egingo diola salatu dute.
De Rugyk azaldu duenez, Esloveniatik ekarraraziko dituzte Pirinioetan askatuko dituzten bi hartz emeak. Ministroak Pauen egin ditu adierazpen horiek, eskualdeko auzapezekin egin duen bileran.
Haietako askok hartzak askatzearen kontrako iritzia agertu dute, eta bileratik alde egin. Ministroak defendatu du hartz kopuruaren emendatzea bateragarri dela jarduera ekonomikoarekin. “Gure anbizioa naturaren babestea da, baita jarduera ekonomiko anitzen garatzea ere”.
De Rugyk nabarmendu du frantses gobernuak hartzaren presentziarekin bateragarri den plan berezia garatu duela abeltzaintza, turismo, ihizi eta oihan kudeaketa arloetan. Gogorarazi du plan horren diruztatzeko 3,4 milioi euro bideratu dituela. Plan horrek hobetzen ditu abeltzainen borden babesa, hartzen erasoen kalteen ordainketa eta artzainen telefono sarea. Horrez gain, hartz kopuruaren emendatzeak turismoa bultzatuko duela aurreikusten du.
Gaur egun, 37 hartz daude Pirinioen erdigunean, Ariege mendialdetik Garona Garaira. Beste bi banako daude Biarnon, hartz arrak, Aspe haranetik Ossaukora, Pirinio Garaietan. Cannellito da bi ar horietako bat, Pirinioetako hartzen azken ordezkaria, haren ama Cannelle 2004ko azaroan ihiztari batek hil zuenetik. Hartzak bi alditan askatu dituzte Pirinioetan azken hamarkadetan: 1996an eta 2006an.
Gorka Berasategi Otamendi 2018-09-20
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Animalien alde
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes