B2 – Euskara, gure hizkuntza
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Hurrengo testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Gure historia luzean euskara izan da -eta da-herri egiten gaituena. Horrela, gure herriaren izena hizkuntzari loturik dago: Euskal Herria= Euskararen Herria, euskaldun= euskaradun.
Euskararen jatorria, egun ere, ez da argi. Ez da dudarik, haatik, hemen mintzatzen dela historiaurreaz geroztik, badu beraz 8000 urte gutienez, eta garai hartako hizkuntzetarik bizirik den bakarra dela Europa mendebaldean. Segur aski garaiko hizkuntza familia baten kide zen euskara, baina geroztik izan diren jende mugimenduen eraginez mendebaldeko familia bereko beste hizkuntzak alde bat itzali dira… Salbu euskara.
Horregatik gaur egun ezagutzen diren hizkuntza familietan ezin kokatua da, ingurukoetarik oso desberdina baita.
Euskarari buruz izan dugun kontzientzia aldatu da denborarekin; hasiera batean hemengo jendearen hizkuntza bakarra zen); horregatik euskara ez zekienari belarrimotza erraten zitzaion eta beste edozein hizkuntzari erdara. Hori herri guzietan gertatzen ohi zen. Adibidez, erromatarrek barbaro esaten zieten gainerako hizkuntzei.
Denborarekin, hizkuntzaren egoera aldatuz joan da. Europan gaindi erabiltzen zen idatzizko hizkuntza latina zen. Euskarak ez zuenez loturarik latinarekin, basatzat hartua zen, ikastezina eta idatzezina.
Giro honetan Euskal Herriko erakundeek inguruko erdarak (frantsesa edo espainola) hautatu zituzten idazteko, jende gehiengoa euskaldun hutsa izan arren. Horrelaxe erdara “kultur” jendearen hizkuntza bilakatu zen, luzaz erdaraz idaztea eta irakurtzea jende jakintsuaren ezaugarria zen.
Egoera bitxi horrek (erakundeak erdaldunak, herria euskalduna) erdara preziatzen zuen, gure hizkuntzaren alderako konfiantza ahulduz. Ondotik, euskararen aurkako erasoak gero eta bortitzagoak izan ziren. Jadanik XVIII. mendean jende zenbait kexu ziren euskarak eta haurrek eskoletan pairatzen zuten egoera penagarriaz: kolpeak, zigorrak… Jokamolde horien ondorioz, euskararen egoera okertu zen: Araban XVIII. mendean, Nafarroan XIX.ean eta eskualde guzietan XX.ean.
Gaur egun kinka larrian dago gure hizkuntza eta harekin herria… Oroit zaitezte horretan oinarritzen dugula gure izaera. Hau da gaur egun dugun erronkarik handiena geroari begira herria bagara.
Xamar (Juan Carlos Etxegoien)
Orhipean: gure herria ezagutzen
(Ikasek laburtua eta moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self