B1 – Etorkinen errealitatea ikasgeletara eraman dute Ipar Euskal Herrian
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irakurriko duzun artikulua naiz.eus webgunean agertu zen 2019an.
Overview
Testua irakurri ondoan, egin itzazu azpiko ariketak.
Etorkinekin kolektiboak Iparraldeko ikasgeletara eraman du migrazioen gaia. Ikasleek zuzenean entzun ditzakete etorkinen bizipen eta esperientziak. «The New York Times» hedabideak artikulu bat plazaratu du Baionako auzapezak etorkinei egiten dien harrera goraipatuz.
Estitxu Robles Aranguiz kolegioaren txanda izan zen atzo. Amaia Fontang Etorkinekin
kolektiboko bozeramaileak lagundurik, Libanotik ihes egin zuen Maher eta Boli Kostatik lekutu zen Mohamed gazteak 13 urteko ikasleen jakingura asetzen saiatu ziren.
Historia eta geografia irakasgaiaren karietara eman zuten bi etorkinek beren
esperientziaren eta ibilbidearen berri. Duela 8 urte, 9 urte zituela, etxetik abiatu zen
Mohamedek harri eta zur utzi zituen entzuleak, Espainiara iristeko Marokon pasa zituen 4 urteetan bizi izan zituen bizipen gogorrak kontatu zituenean.
Maher izeneko biologiako ikasleak, ostera, 20 urte zituela talde armatuek egindako
mehatxuen beldur, Beirut utzi eta familiarekin Alemaniara joan zen.
Asilo eskaerari eza eman ondoan, Alemaniatik kanporatu zituzten, eta frantses estatuak ere ez die sinesgarritasunik eman nahi izan; beraz, gaur egun, paperik gabeko etorkinak dira, «noizbait gure asilo eskaera onartuko ote duten zain».
Kolegioko 26 ikasleek 2 hizlariei egin zizkieten galderak gogorrak izan ziren, eta are
gogorragoak izan ziren haien erantzunak. «Ospitale batean jaio zineten?», «inoiz egun bat egin duzue deus jan gabe?», «nola egiten duzue bizirauteko?», «zenbat hizkuntza dakizue?» eta halako galderei erantzun zieten. Haatik, hizlariek gauza bat argi utzi zuten. Beren herrialdera itzultzeko baldintzak izanez gero, «etxera itzuli nahi dugu».
«The New York Times»
Baionako ikastetxeetatik harago, Lapurdiko hiriburuan etorkinen afera puri-purian* da, eta horren adierazle da, esaterako, Jean René Etxegarai Baionako auzapezak estatu
frantseseko ordezkariekin duen tirabira.
Gauzak horrela, “The New York Times” hedabideak Etxegarai goraipatu eta Macronen gobernua etorkinen gaian «anbiguoa» dela dioen erreportaje zabal bat kaleratu zuen otsailaren 12an. Baionako Pausa aterpetxeko argazkiekin lagundutako artikuluaren izenburuak honela dio: «Gobernuaren nahiaren kontra, auzapez frantsesak aterpea eskaintzen die etorkinei».
Haritz LARRAÑAGA
2019-02-15
naiz.eus
(Ikasek moldatua)
Behereko hitzen sinonimoak testuan atzeman itzazu.
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self