B2 – Aitaren etxea defendituko dut – Nor zen Gabriel Aresti?
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Gabriel Arestik idatzi Nire aitaren etxea defendituko dut olerkia irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen* kontra,
lukurreriaren* kontra,
justiziaren kontra,
defenditu eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
soloak*, pinudiak;
galduko ditut
korrituak*, errentak, interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea
besorik gabe, sorbaldarik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia* galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du zutik.
© Gabriel Aresti
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/aresti/
Hiztegia
sikate: idorte, lehorte, igorte
lukurreria: maileguz ematen den dirutik ateratzen den gehiegizko korritua (fr: usure)
solo: soro, pentze
korritu: diru kapital mailegatuak epe jakin batean ematen duen etekina edo irabazia, interesa
askazi: ahaide, leinu, familiako.
Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a; Bilbo, 1975eko ekainaren 5a). Euskal idazle eta poeta zen. XX. mendeko euskal literatura berritu zuen, forma eta gai berriak asmatuz. Besteak beste, Gabriel Arestik poema sozial eta kritikoak idatzi zituen, Euskal Herriaren egoeraren salatzeko. Haren obrarik ezagunena Harri eta Herri da. Itxaropena argitaletxeak agerrarazi zuen 1964an.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self