B1 – Zanpantzarren auzia
IRAKURRIAREN ULERMENA – Anitz herritan, Zanpantzar izeneko pertsonaiari urtean zehar iragan gehiegikeria guziak leporatzen zizkioten herritarrek, eta epaitu ondoan erretzen zuten. Orain ere, hola egiten dute Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Ihauteriko momentu garrantzitsuenetarik bat da.
Overview
Kanboko eskola bateko ikasle batzuek Zanpantzarren auzia idatzi dute. Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Zanpantzarren auzia
Mattin: Arratsalde on denei! Hemen gira bilduak, Kanboko herrian, Zanpantzar auzitan emateko.
Koxe: Bai, azkenean harrapatu zaitugu. Badakizue non gordea zen? Kanboko txokolategian! Doaike txokolatez asetzeko. Urde deabrua, itsusia, zikina, zakarra!
Mañaña: Ez da egia ! Jakin behar duzue ez duela etxerik pertsona gaixo horrek. Etxe Segurik Gabekoa da, ESG da !
Mattin: Zer erran nahi du ESG horrek?
Mañaña: Etxe Segurik Gabe, SDF frantsesez.
Mattin: Berdin du ! Halere ohoin handia da. Nik Zanpantzar ikusi dut ene ardien ebasten eta Ezpeletako merkatuan saltzen. Ohoina da !
Mañaña: Baina gaixoak nolazpait bizi behar du : ez du etxerik, ez eta dirurik ; gainera langabezian dago. Zer egiten ahal du ?
Koxe: Ebaslea da! Zigortu behar dugu !
Mattin: Ez bakarrik zigortu baina xihortu*!
Mañaña: Jendearen xihortzeko arrazoia ote da, ardi lukainka bat bezala ?
Mattin: Bai, zeren eta xorimalo horrengatik dena makur baitoa gure herrian. Badakit ahalak egiten dituela aroa itzulipurdika iragan dadin. Ez dugu sekula elurrik Kanbon ikusten; beti Paristarrek dute ukaiten. Beti eguzkia igortzen digu eta orain aspertuak gira! Eta euria, noiztik ez dugu ikusi bazter hauetan? Baratzeak idortuak ditugu. Oi, itsusi horrek nahiago ditu beti Mediterraneo aldera igorri euri xorta maiteak! Ikusi behar du zer sufritzen dugun beroarengatik, guk hari… su emanez!
Koxe: Hori baino makurragoa egin du. Gaixto horrengatik burasoek eskolan ematen
gaituzte eta han, beti jarririk egon behar da, lanez itoak eta hori guzia zeren ukaiteko? Nota txarrak, eta ondotik burasoen erasiak. Errazu, Zanpantzar madarikatua, aita-amen zartakoak ez dituzu zuk sentitu! Ipurdi mazelak ez dituzu zuk gorri-gorriak ukan! Matelak gorriarazi behar dizkiogu guk ere, suan emanez!
Mañaña: Ez ote zira gezurka ari? Ez dut Zanpantzar sekula eskolan ikusi.
Mattin: Koxek ez du sekula gezurrik erraiten eta nik ere ikusi dut Zanpantzar eskola
inguruan. Eta Mañaña maitea, badakizu zertan ari zen? Gure eskolako pareten zikintzen, grafitiak idatziz! Bertze aldi batez, berinak hautsi ditu eta aldiro, zango baloi partidetan, baloia bide handira igortzen du,itsusi horrek!
Mañaña : Ez ote dira ikasleak jokalari txarrak?
Mattin : Zaude isilik ! zu bezalako neskek zer dakite zango-baloiaz?
Koxe : Errazu, Zanpantzar, hainbeste gaiztakeria egin duzun Kanboko haurrei eta gainera gure burasoak lanez itotzen egun guziez, non eta etxerat sartzean, aspertuak eta lehereginak baitira. Ondorioz, gutaz gero eta gutiago arduratzen dira. Eta hori guzia, zerendako? Behar ditugun gauzak beti eta karioago pagatzeko. Eta dirua norentzat? Zuretzat, Zanpantzar lodia! Gure burasoen izerdiaz asetzen zira. Orain zuk botako duzu izerdia! Horretarako, su eman iezaiozue Zanpantzar madarikatu horri!
Xihortu*: xehatu
Irakurgaiak
Ikas
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self