B1 – Trumoiaren alaba liburuaren idazlea: Jon Arretxe
IRAKURRIAREN ULERMENA Argazkia: Donostia Kultura
Overview
Jon Arretxeri buruzko testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
– Datu pertsonalak: Jatorriz bizkaitarra izan arren (Basauri, 1963), Gasteizen bizi izan naiz 15 urtez eta 2004tik Nafarroan bizi naiz, Arbizun.
– Ikasketa nagusiak, kronologikoki: Pianoko karrera (Bilboko kontserbatorioan), Euskal Filologiako doktoretza (Deustuko Unibertsitatean), Heziketa Fisikoko lizentziatura (Gasteizko IVEF-SHEEn) eta Kantuko karrera (Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan). Ingelesa eta frantsesa ere ikasi ditut, goiko mailetaraino, Gasteizko Hizkuntza-Eskolan.
– Ogibideak: Hamar urte eman nituen euskarako irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik nire ogibideak honako hauek dira: idaztea, nire liburu eta bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta opera kantatzea, batzuetan Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan eta batzuetan bakarlari gisa.
– Argitalpenak: Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, neuk sortutako hogei liburu baino gehiago daude argitaratuta, euskaraz. Horietariko asko gaztelerara itzulita daude, eta bat frantsesera (Rama et le trésor de la Grande Muraille de Chine). Azken urteotan nire liburuak euskaraz eta erdaraz argitaratzen dira aldi berean.
– Kontaktua: jonarretxe@yahoo.com
http://www.jonarretxe.net/default.cfm?atala=nor&hizkuntza=0&hizk=0
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self