B1 – Mayi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna
IRAKURRIAREN ULERMENA – Irailean 50 urte bete dira Mayi Diharassarri ‘Ariztia’ hil zenetik. Sarako (Lapurdi) istorio biltzaileak 50 ipuin bildu zituen Amattoren uzta obran (1937).
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokiak markatuz.
«Oharturik nire haurrak zein prestuki egoten ziren, lorietan, zoratuak, istorio
aditzen, etxeko neskatoek kontatzen zizkiotelarik, gogoratu zitzaidan behar
nituela istorio zahar horiek idatziz eman, beldurrez eta ahantz. Eta gero, nire
haurrek kontatu zizkieten beren haurrei, berek, ttipitan, horren goxoki entzun
zituzten istorio berak. Baziren, franko, neronek, haurrean, aditu nituenak, eta zein gogotik, entzuten nituen berriz! Hola bildu nuen beraz istorio andana bat”.
Marie Diharassarri 1887ko uztailaren 28an sortu zen Sarako Lehetxipia izeneko etxean;
alta, 23 urtetan Ariztia deitura hartu zuen, Pedro Ariztiarekin esposatzean, 1910ean.
«Ariztiak biltzaile etnografo gisa du inportantziarik handiena, uste du Xabier Kalzakorta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak. «Ariztia konturatu zen gauza zoragarri batez: bazirela Saran istorio kontatzaile profesionalak, oso onak. Bere herriko euskaraz bildu zituen kontakizun zoragarriak Ariztiak. Altxorra da alde askotatik: euskararen edertasunagatik, istorioak kontatzeko moduagatik… 50 ipuineko altxorra bildu zuen».
Etnografoek bezain zientifikoki, Ariztiak azaldu zuen ipuin bakoitza nori eta noiz entzun zion. Halaxe azpimarratu du Patxi Zubizarreta idazleak: «Oso ederra da, berak esaten baitu nori eta zein urtetan entzun zion ipuina. Batez ere Josepe Amorena Itsasuko artzaina aipatzen du, eta haren dotorezia; nola egoten ziren liluratuta etxeko lanetan aritu bitartean, baina nola Eguberri bezperetan ere deitzen zioten liluraturik egoten zirelako.
Apezak bultzaturik idazten hasi bazen ere, Ariztiak bazuen garai hartan usaiaz kanpoko alderdi bat, Zubizarretaren arabera: baherik, filtrorik gabeko kontaketa egiten zuela, nonbait: «Ariztiak ez zuen karga ideologikorik, Azkuek, Barandiaranek edo Lafittek eduki zezaketen bezala: entzun bezala idatzi zituen ipuinak, Aita Donostiak bultzatua».
https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/maddi-ariztia-ipuin-biltzaile-ezezaguna
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self