B1 – Maskaradak
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Maskaradei buruzko testua irakurri ondoan galderei erantzun iezaiezu.
Zuberoako ihauteriei maskaradak erraten zaie. Urte batetik bestera aldatzen da besta hori antolatzen duen Zuberoako herria. Antolatu nahi duen herriak dantzari onak izan behar ditu, herriaren ohorea eta fama jokoan baitira.
Garai batean 80 pertsona baino gehiagok parte hartzen zuten maskaradetan, baina gaur egun 20 pertsona inguru dira. Maskarada antolatzen duten herritarrak, prestatu ondoan, igandero ibiliko dira, herriz herri, ikuskizuna erakusten.
Goizetik abiatzen dira adostu herrira buruz eta hara heldu eta, dantzan, etxez etxe ibiltzen dira. Lehen oinez joaten ziren herriraino eta herritarrak haien beha egoten ziren, barrikada bat eraiki ondoan, herrian sartzearen “oztopatzeko”. Dantza eta sasi borroka batzuen ondotik lortzen zuten herrian sartzea. Momentu horri gaur egun ere “Barrikada jaustia” erraten zaio.
Bazkalondoan herriko plazara joaten dira maskaradetakoak, beren dantzen eta jokoen egitera.
Maskaradetan bi pertsonaia mota daude:
- Gorriak: zintzoak, onak dira. Dantzari ikusgarrienak dira. Gorrien artean pertsonaia anitz badira: txerreroa, gatuzaina, kantiniersa, zamaltzaina, entseinaria (hauek guziak aintzindariak dira, dantzari nagusiak), Jauna, Anderea, laboraria, laborarisa, marexalak eta kükülleroak.
- Beltzak: gaiztoak, ahalkegabeak, zikinak, ebasleak, gezurtiak, ardozaleak, etab.
Beltzen taldean, besteak beste kerestuak, xorrotxak, buhameak, kauterak (Kabana eta Pitxu) ditugu.
Gorrien lana dantzen ematea da eta beltzena joküen (antzerkitxoak) egitea. Jokü hauek, guztiek branle dantza egin ondoan, marexalekin hasten dira. Marexalek zamaltzaina ferratu behar dute, lan zerbait ematen diena. Pixkanaka, pertsonaia guziak agertuko dira eta beren joküak edo antzerkitxoak egingo dituzte. Kerestuek kestuen-dantza egiten dute eta gero zamaltzaina zikiratu* behar dute baina ez dute lortzen. Kerestuen nagusia haserretzen da eta Pitxu deitzen du lanean laguntzeko. Pitxuk zamaltzainaren ordez kantiniersa harrapatzen du eta, jakina, ez dio zikiratzekorik aurkitzen.
Antzerki honetan azkenean Pitxu beti hiltzen da baina medikuak (bedezia) ebaketa bitxia egiten dio eta berpizten da.
Bukatzeko, guziek dantzaten dute, ikusleek barne.
Musika
Gaur egun, maskaradetako musika xirularien eta atabalarien esku da.
Zikiratu*: castrer
Xamar
Orhipean, Pamiela (Ikasek modaltua)
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self