B1 – Adrien Gachiteguyren biografia
IRAKURRIAREN ULERMENA – Aita Adrien Gachiteguyk (1921 – 2018) autobiografia idatzi zuen 90 urte zituelarik, adiskideei bere oroitzapenen kontatzeko asmoz.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
Zer bitxikeria: hona errienta, gauza guziak erakutsi behar dizkidana, eta hitz bat euskaraz ez dakiena! Nik anitz erraitekorik banuke euskara baleki. Eta bere aldetik, zer nahi duzu erakuts diezadan frantsesez? Kabalekin ere gehiago egin nezakeen. Tajan du izena. Erraxa atxikitzeko eta erraiteko. Baionatik heldu dena. Izen hori entzuna dut. Omen tren buruan dena.
Nahi zizkigularik erakutsi zonbait beso, zango eta gerruntze* higitze* bereziak, lerroan ezartzen gintuen, bere aldean urte bereko haurrak, gorenetik apaleraino. Ni luzexka izanez, haren ondoan nintzen. Zorigaitzez, zeren lerroan gertatzen bazen zerbait laket ez zuenik, oihu batekin erregela kolpe bat bazen. KOLPEA HURBILENARI? ENE KASKOARI.
Frantsesa jakinez, banukeen erraitekoa bizi-bizia. Zainetan nintzen guziez, kaska bat ukan bezain laster ihardesten dutenetarik bainaiz. Behin lagun batekin gertatu zitzaidana. Nik kaska* bat ukanik, laguna tripa zolan jo nuen eta lurrerat aurtiki. Uste izan nuen hil nuela.
Izialdurak emanaraziz xedea sekula ez nuela berriz itsuka joko. Haatik, ene adineko mutikoetan Araxiloko bat bazen, borrokan beti lurreratzen ninduena.
Parisen zeuden buruzagiek ikusten zituzten gu bezalako menditarrak, gizalde gibelkor* batzuk bezala. Erran nahi baitzen elizatiarrak. Igortzen zituzten gure herrietara beren moldean altxatu erakusleak. Tajan heietarik bat zen, nahiz ez hain zorrotza. Baina arte-martekaz botaz ahokaldi* gotorrak gure sinestearengatik. Guk aita-amei errepikatzen genituenak. Doi bat herritarren kexuarengatik zuen Lazcanoteguy erretore berriak eskola libroa muntatu. Doi-doia utziz herriko eskolari aski haur ez hetsia izateko.
Adixkideri da bere burua agertzen, 2015
Aita Adrien Gachiteguy
(Ikasek moldatua)
Hiztegia
gerruntze: gerri
higitze: mugimendu
kaska: kolpe
gibelkor: atzerakoi, modernitatean sartu nahi ez duena
arte-martekaz: tarteka
ahokaldi: oihu
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self