A2 – Rol banaketa XX. mendearen erdian
IRAKURRIAREN ULERMENA – Jendarteko harremanetan gizonen eta emazteen rolak ongi azalduak dira behereko testuan, 1955eko aldizkari batetik hartua. Garai hartan ohikoak ziren horrelako aholkuak bai Europan bai Estatu Batuetan.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka itzazu emazteei ematen zaizkien aholkuak.
Izan ezazu afaria prestatuta. Aldez aurretik pentsatu ezazu, ahal bada bezperako gauean, egingo duzun menu gozoari buruz eta hura etortzen denean prest egongo da. Harengan zenbat pentsatu duzun eta haren beharrak zenbat ardura dizuten adierazteko modu bikaina da. Gizon gehienak gose dira etxera iristen direnean, eta otordu on bat izateko aukera, batez ere haien janari gogokoena bada, merezi duten harrera beroaren zatia da. (…).
Entzun iezaiozu. Baliteke zuk hari esateko hamaika gauza garrantzitsu izatea, baina etxera iritsi berri denean, ez da une egokia. Utzi lehenbizi gizonari hitz egiten, gogoratu haren elkarrizketa-gaiak zureak baino garrantzitsuagoak direla. (…).
Ez eskatu haren ekintzei buruzko argibiderik, eta ez itzazu haren iritziak edo erabakiak zalantzan jarri. Gogoratu, etxeko gizona da, eta etxeko gizona denez, bere borondatea zuzentasunez eta konfiantzaz gauzatzen du.
Housekeeping
aldizkaria, 1955eko maiatza
(Wikipediatik hartu itzulpena)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self