A2 – Piarres Larzabalen biografia
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Piarres Larzabalen biografia irakurri ondoan, argibide fitxa bete ezazu.
Piarres Larzabal (Azkaine, 1915 – Ziburu, 1988) antzerkigile eta idazlea zen. “Kostatarra”, “Aldaiko”, “Goratik”, “Haritzgain” izenpetzen zituen bere lanak.
Ikasketak Hazparnen, Uztaritzen eta Baionan egin ondoan, apaiz bilakatu zen 1939an, eta Hazparneko bikario izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerla garaian, Alemanian, Polonian eta Txekoslovakian egon zen preso. Hazparnera itzuli zen eta nazien aurkako erresistentzian parte hartu zuen. Garai hartan hasi zen idazten Eskualduna, Herria, Gure Herria, Enbata, Othoizlari eta Aintzina aldizkarietan. 1951n Sokoako parrokiara bidali zuten. Euskaltzain oso izendatu zuten 1963an.
Oso idazle emankorra izan da. Ehun antzerkitik gora (Hiru ziren, Bordaxuri, Mugari tiro, etab.) eta beste hainbeste ipuin idatzi zituen. Piarres Xarritonek lau liburutan bildu ditu haren idazlan gehienak, eta 1991tik goiti argitaratu dira.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self