A2 – Lurraren iratzartzea: udaberria
IRAKURRIAREN ULERMENA –
Overview
Testua irakurri ondoan erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Hartza
Euskal Herriko bazter guzietan agertzen da hartza ihauterietan, adibidez Kuartangon, Saran, Iturenen, Eibarren, Markinan eta Zuberoako maskaradan. Hartza neguan lo egoten baita, haren iratzartzeak primadera heldu dela seinalatzen du, eta naturaren berpiztearen ikur gisa ikus daiteke.
Lurraren iratzarraraztea
Neguan lurra luzaz lo bezala egoten da. Laborantza gutiago egiten da, hotz baita eta egunak labur. Ihauteria, negu bukaeran izanki, lurraren iratzarrarazteko parada da ere. Horregatik, ihauteri denboran neguaren eta izpiritu gaiztoen kasatzeko pertsonaiak ere badira.
Gaitz guzien erretzea!
Naturaren loaldia bukatzearekin betan, neguko iluntasuna ere kasatzen da, eta harekin herrian gertatu diren gaitz guziak. Toki anitzetan, gaitza pertsonifikatzen da, erran nahi baita gertatzen diren kalte guziak pertsona itxurako panpina bati leporatzen zaizkiola. Hura izanen da urteko zorigaitz guzien hobendun.
Herritarrek auzia egiten diote pertsonaia horri, eta barneko erresumin guziak ateratzeko parada da herritarrendako. Lekuen arabera pertsonaiaren izena eta itxura ez da arras bera: Araban Markitos izeneko gizon itxurako pertsonaia, Lapurdin Zanpantzar, Lantzen Miel Otxin, etab.
Euskara 5
Ikas
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self