A2 – Itsasoan barna
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, galdegiten zaizkizun informazioak xerka eta idatz itzazu.
Batzuen ustez Euskal Herria bi zatitan banatzen ahal da: kostaldea eta barnealdea.
Bakoitzean oso bizimodu desberdinak garatu dira. Altxerriko eta Ekaingo haitzuloetan badira jadanik arrainen irudiak, baina urte andana iragan zen arrantza bizimodu bilakatu arte.
Itsasoan badira betidanik harrapatzen diren arrainak: bisigua, legatza, atuna, sardina, etab.. Ibaietan, aldiz, izokina, amuarraina, aingira, etab.. Dudarik gabe guzien artean famatuena balearen ihizia da: Lehenbiziko aipamenak XI. mendekoak dira, 1059. urteko dokumentu batean ageri baita Baionan balea haragia saltzen zela.
Garai hartan balea euskal kostaldera hurbiltzen zen. Herrietan bazen zaindari bat talaian – talaiaria deitua- itsasoari begira, eta balea bat agertzen zelarik ezkilak jotzen zituen herritarren abisatzeko. Marinelak, arrantzako tresnak bizkarrean harturik, txalupetara lasterka joaten ziren; baleari hurbildu eta arpoilariak arpoia botatzen zion. Gero, berehala urruntzen ziren, baleak txalupa ez jotzeko gisan.
Porturatu ondoan, balea puskatu eta, banatzen zen parte hartu zuten arrantzale guzien artean. Berantago balea gure kostetatik desagertu zen eta haren ondotik Ternuaraino – Terreneuve /Terranova- joaten ziren arrantzaleak XVI. mendeaz geroztik. Joan-etorri horietan harremanetako hizkuntza bat sortu zen, euskara eta beste zenbait hizkuntza nahasiz. Gaur egun mintzaira horretan ezagutzen den erranaldirik luzeena hau da: Christ Maria presenta for mi balia, for mi presenta por ju buztana.
Gure literaturan bada bidaia horien berri: horra 1798. urteko Partida tristea, Ternuara bertsoetarik lau kopla:
Partitzean Ternuara, Adios, neure emaztea
Untzia prest da belara. Esposa maite gaztea
Berga haut dago arradan, Tristea dut partiada
Denbor-onaren paradan… Sekulatotz, behar bada.
Xuri garbi zeru gaiña, Itsasoak nau bizitzen
Itsasoak eder maina Hark berak nau ni izitzen
Haize ona belarako, Bizi laburra emanen,
Denbor-ona partitzeko. Gero gerak eramanen.
Orhipean. Gure Herria ezagutzen
Xamar
(Ikasek moldatua)
Horra atzeman behar diren informazioak:
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self