B1 – Sortetxeari, Xalbadorren bertsoak
IRAKURRIAREN ULERMENA – Xalbadorrek bere sortetxeari buruzko bertso batzuk idatzi zituen, Odolaren mintzoa izenburuko liburuan agertzen direnak. Horietako bi atzemanen dituzu beherean.
Overview
Testua irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Sortetxeari
Oi gure etxe maitea,
oroitzapenez betea,
zorionaren atea!
Zure altzoan iragana dut sortzetik orai artea.
Izanagatik pobrea,
bertzeak baino hobea
ni sortu nintzan etxea.
Dudalarik zerbait pena
zu zaitut lagun lehena,
ihes leku hoberena.
Zure alderat inguratzen naiz ahalik eta maizena.
Munduko leku maitena,
zuri zor dautzut naizena:
izana eta izena.
Xalbador, Sortetxeari,
Odolaren mintzoa, 2016, ELKAR
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self