A2 – Ezkutuko maitea
IRAKURRIAREN ULERMENA – Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) izenburuko liburuan agertzen da Ezkutuko maitea olerkia.
Overview
Testua irakurri ondoan, lot itzazu estrofak eta behereko erranaldiak.
EZKUTUKO MAITEA
1. Neuk ere izan nuen ezkutuko maite bat
zazpi edo zortzi urte nituela.
Berak ez zekien ezer.
Ez nion inoiz ezer esan.
Irribarre bat zen harekin zubi bakarra.
2. Duela gutxi amets egin nuen berarekin.
Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.
Bazterrera eraman eta itaundu zidan:
“Ondo ibili haiz mundu barrena?
Zorterik izan duk?”.
Ezetz esan niola uste dut.
Eta abismora erori baino lehen esan zidan:
“Beti jakin dut maite nauzula”.
3. Ez dakit atzera itzultzea zilegi zaigun,
albo batera lagatako bidegurutzeak
berriz aukeratzeko modurik badugun.
Baina egia da lantzean behin
iraganean sentitutakoa egiazko bilakatzen dela,
amiñi batean bada ere.
4. Ametsetik astebetera
elkarrekin topo egin genuen kalean.
Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.
Ez zuen elkarrizketak
ametsaren antzik izan.
5. Hainbat urte lehenago bezala,
irribarre bat gorabehera,
ez nion ezer esan.
Kirmen Uribe
Bitartean heldu eskutik (2001)
Hiztegia:
girnalda: girlanda
iduneria: (hitz hori ez da Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen). Iduneko, lepoko
itaundu: galdetu
lagatako: utzitako
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self