B2 – Piarres Larzabal, Hiru ziren (laugarren zatia)
IRAKURRIAREN ULERMENA – 1957an Piarres Larzabal idazleak Hiru ziren antzerki lana idatzi zuen. Lan horretan, Donibane Garazitik Ameriketara abiatzen diren hiru gazteren istorioa kontatzen du. Irakurriko duzun pasartea hirugarren gertaldiaren I. agerraldikoa da.
Overview
Testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu proposamen egokiak markatuz.
Pantxo protagonista Garaziko euskaldun gaztea da. Laborari semea da, baina etxaldearen segida hartzeko ordez, nahiago izan du Ameriketara joan, han diru gehiago irabazten omen baita. Ez ditu aitaren aholkuak entzun eta orain ohartzen da errealitatea ez dela uste zuen bezain ederra. Mendi zoko batean da, bakar-bakarrik, nagusiaren ardien zaintzen. Zati hau bakarrizketa da eta Pantxok publikoari agertzen dizkio bere sentimenduak eta minak.
Pantxo (Bakarrik… kafea edanez): Ha, zer bizia!… Bakarrik!… Begien aitzinean beti mendi bortitz basa… Ardiak, bi zakur eta asto bat lagun… Sekulan ez norbaiten ele goxo bat… Izan larruraino bustia, eri sukarretan, edo eguzkiez kiskalia, nehor ez urrikalduko* denik… Ez igande, ez astelehenik… Bakarra denetako: jateko, garbitasun, jostura egiten… Beti gauza bera!… Zertarat jin naiz ni honat? Zer zozokeria!… Ha, Euskal Herria! Ene herria!… Ene etxea! (Erdi etzanik, goxoki kantatzen du.)
“Sor-lekua utziz geroz
ondikotz* hala beharrez…
Ha zer kanta!… Nola bihotza jotzen duen!
Oroit hadi, bai xoria,
herri maiteko berriez,
nire aitaz, nire amaz,
negarrez han nik utziez,
mintza hakit haurridez eta
mintza lagun on hekiez,
mintza nehor ahantzi gabe
maite nituen guziez”.
Ha, balekite han ni zer sentimendutan nagon hemen!… Zertarat jin bainaiz ere honat! Zer erokeria!… Atzo arratsean, ardi galduen ondotik, egun osoa ibili-eta, lehertua, kanporat* itzuli naizelarik ardirik gabe, ha, burua arrunt nahasi zaut… Fin gaizto egiterat* deliberatua nintzen… Azken letra hor dut oraino!… Oroitzeko izanen baitut:
“Etxeko maiteak. Etsiduraz* dut fin gaizto egin… Badakit gaizki egiten dudala, baina ahalke* naiz bizitzeko… Ez penarik har… Ez dadiela gazterik jin honat… Ez dadiela!… Ha, aita entzun banu!”
Hiztegia:
urrikaldu: (fr. prendre pitié)
ondikotz: zoritxarrez
kanpo: kanpaleku
fin gaizto egin: bere buruaz beste egin (fr. se suicider)
etsidura: (fr. désespoir)
ahalke: lotsa (fr. honte)
Hiru ziren
Piarres Larzabal
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self