B2 – Piarres Larzabal, Hiru ziren (bigarren zatia)
IRAKURRIAREN ULERMENA – 1957an Piarres Larzabal idazleak Hiru ziren antzerki lana idatzi zuen. Lan horretan, Donibane Garazitik Ameriketara abiatzen diren hiru gazteren istorioa kontatzen da. Irakurriko duzun pasartea lehen gertaldiaren IV. agerraldikoa da. Horretan Mentaberri Ameriketara joatekoa den Pantxo gaztearen aitarekin mintzatzen da lehenik, eta Pantxorekin ondotik.
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren.
IV
BATTITTA, MENTABERRI, PANTXO
BATTITTA .- (Hurbiltzen da, idor) Agur, jaun Mentaberri!
MENTABERRI .- Agur, agur!
BATTITTA .- Fama entzuna dut, gure mutikoa, Ameriketarat joateko, zurekin solasetan abiatua dela!
MENTABERRI .- Nor zaitut zu ?
MATTITTA .- Etxebesteko Battitta!… Pantxoren aita.
MENTABERRI .- Egia da… Haren beha nago… Oraindanik jina behar luke, azken sinaduren ematerat.
BATTITTA .- Bon… Horretan gira beraz. (Gogoetatua)… Deabru zirtzila!… Etxean fitsik
salatu gabe!… Mesfidatua nintzen ba!… Baitu zonbait eta zenbait egun ere etxeko lanei tiro emana diotela… Eta, noiz du partida ?
MENTABERRI .- Laster… Zortzi, hamar egunen buruan!
BATTITTA .- Zirtzila, alain zirtzila!… Baina, ez da dena haren falta… Pusatzaleen falta ere bada!
MENTABERRI .- Pusatzaleak badituia ?
BATTITTA .- (Idorki) Bai… Baditu… Eta, zu lehena! (Kalapitan mintza ditela)
MENTABERRI .- Nik zer falta dut ? Ez nuen ezagutzen ere!… Bera jin da niganat.
BATTITTA .- Ba… Zuk eta zu bezalakoek dituzue hemengo gazteak Ameriketarat tentatzen!… Mentaberri, zure lana tristea eta kaltekorra da…
MENTABERRI .- Nahi nuke jakin nola… Ez ote ditut nik hemengo gazteak laguntzen,
bizibide berri batzuetarat gidatuz ?
BATTITTA .- Ba, baina gure etxeak gazteriaz husten dituzu! Eta harat joan nahiak, etxeko lanetako gogoa galtzen diote.
MENTABERRI .- Amerikek, hemengo etxe gehiago altxatu dute, galdu duten baino!
BATTITTA .- Beti Ameriketan erreusitu-eta itzuli direnak dituzue aipatzen… Eta, hamarretarik bi itzuli direnentzat, zortzi ez baitira gehiago agertu. Gero, guk ere badakigu hango berri zerbait.
MENTABERRI .- Ez ditut gazteak enganioz biltzen… Aitzinetik, elez eta zinemaz ere, ahal bezain ontsa argitzen ditut hango harat hunatez… Handik ere ainitzek, hor dituzte argitzale, ahaide eta adiskide.
BATTITTA .- Bai, hango biziaren eskualde ona, miraila garbian erakusten diozue… Baina, miraila haren ifrentzua erakusten diozueia?
MENTABERRI .- Zuk, kabala bat saltzean, kabalaren itzalak aipatzen dituzuia ?… Zuk bezala egiten dut nik ere… Eroslearen da itzalen ikustea.
BATTITTA .- Horretan da zure makurra… Gazte horien furiaz baliatzen baitzira, arantzak gorde-eta, loreen bakarrik agertzeko!
MENTABERRI .- Iduri luke, zure erranetarik, Ameriketarat joatea, galtzea dela! Nahi dena galtzen da han ere, hemen bezala!…
BATTITTA .- Hum!… (Kurri dabil, isilik, eskuin eta ezker. Pantxo agertzen da) Hor hiza ?… Amerikano batez aberastu behar omen diagu gure familian. Hire aita-amek zerbaiten jakiteko dretxoa ahal ziteian ?
PANTXO .- Paperak segurtatu-eta, errango nautzuen!…
BATTITTA .- Eta, zer egingo duk Ameriketan ? Zer uste duk ?… Dolarrek, sasitan martxukek bezala, pusatzen dutela ? Hemen bezala, izerdiaren gostuz duk han ere, diru egitea!
MENTABERRI .- Halere, han, hemen ez bezalako aisetasunik du, artzaingotik nahi badu diru egin!
MATTITTA .- Nun dauka honek artzaingo ofizioa ? Ez ditu egundaino gure etxeko ardi pezarrak bertzerik gobernatu-eta!
MENTABERRI .- Hori bera aski du!… Gaineratekoez han laster eskolatuko dute… Ni ere egin ninduten!
BATTITTA .- Ez bada hemen baino jarraikiago bere lanei, pleini dut honen nagusia!
MENTABERRI .- Ba, ez du ez, han, hemen bezainbat besta eta okasione izanen, lanari ihes egiteko!… Bakarrik izanen da mendian!… Lana bera izanen du manari.
BATTITTA .- Baditake… Agian ontsa aterako da… Nahi dukana egin dezakek… Adinean baihiz… Haatik, hola plantatzen hizenaz geroz, ez zakala izan Etxebestean petrentzionerik… Urruntzen hizanaz geroz, arreba izanen duk ondoko.
PANTXO .- Ene dretxoak uzten dazkot!
BATTITTA .- Ontsa duk… Ama ere hemen duk nonbait… Agian ez ditik etxeko berriak bazterretik entzunen. (Urruntzen da)
Hiru ziren
Piarres Larzabal
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self