B1 – Miren
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Biharko oroitzapenak liburuko Miren ipuina irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Miren
Miren arratsaldeko bostetan etxeratu zen. Akitua zen, baina ez zuen astirik galtzeko. Bere atearen aitzinean gelditu zen. Begi elektronikoak ezagutu zuen; atea isilki ireki zen. Bainugelan krabelin usaineko bainu bat hartuta, zaia berde bat hautatu eta jauntzi; bere ile aztun gorriak luzaz orraztatu zituen, baita ere bere aurpegia kasu emanez tindatu, arrats hartan ederra eta dotorea izan nahi baitzuen.
Bere langelako mahainean zegoen mezu iraunkorra (hyperezkozko hosto bat; beste
mezuak, kutxatik kanpoan baziren, bost minuturen buruan suntsitzen ziren) poliki
berrirakurri zuen; gero bere zakuan sartu. Mahainaren gainean, Gorkaren potreta, hiru
neurritan emana, une batez behatu zuen. Bizileku eta beriganeko* ate-begiek bidea ireki zioten. Karrikan, espaloi mugikor urdinak geltokira eraman zuen. Han, arroltzmatiko batean sartu. Ibilgailu horrek gurpil gabeko auto bat zirudien. Lurretik 50 cm-ra airatzen zen. Karrika nagusi eta bide bakoitzak bere arroltzmatikoak zituen, jendea karrikaz aldatuz ibilgailuz ere aldatzen zen. Bidaiak zergen medioz ordaintzen ziren. Arroltzmatiko guziak Sigmarenak ziren. Miren abiatu zen.
Etxea hiritik 20 km-tan zen. Esferiko eta urdina. Hall ubelduna. Miren ezkerreko bulegoan sartu zen. Han ile urdindun androido batek paperak luzatu zizkion. Bost minutuz bete zituen, fitxa horietan deus ez zutela ahantzi pentsatzean.
Gero, kafeteriara iragan zen. Hango mahain eta jarleku apalak xuriak eta era guzietakoak. Moketak urratsen ahotsa itotzen, argia urdina, eta doinu ezti bat entzuten zen. Mirenek te bat galdatu eta emeki-emeki edan zuen. Biziki ona.
Berantago, androido arrosa-koloreko batek gela batera lagundu zuen, eta Mirenek ekarri zinta «girogilea» ezarri.
Ohea eskuineko hormaren kontra zegoen. Berdea, zango gabea, biskosazkoa*. Etzan zen.
Logale zen. Atzol* bat hunkitu zuen.
Bat batean, logelaren lekuan, mendi berde bat agertu zen; kaiolar baten ondoan, mutiko bat txistua jotzen ari. Ardiak ere ikusten ziren. Mirenek begiak hetsi zituen.
Urrunago, erreka baten ondoan, zakur bat jostatzen ari. Zeruetan, zeru urdinetan, arrano bat.
Mireni bihotza, pixkanaka, gelditu zitzaion.
Berehala eta isilki, logela berragertu zen, eskuineko horma ireki, ohea uzkaili, gorputza
erretzekora igortzeko.
Egina zen Mirenen nahia.
Sarreren Bulegoan, 11. gelako argitxo gorria piztu zen. Androidoak fitxak bidalgailuan sartu zituen.
IZENA Etxegorritar Miren: 0600536779
BURUTIK SANOA: bai ez
HERIOTZAREN KAUSA: eutanasia
EUTANASIAREN BAIMENA: Dr Mellok emana
EUTANASIAREN MOTIBOA: eritasun sendaezina
ERITASUNA: bularretako lepra
ERITASUNAREN KAUSAK: Itsasbazterreko Kutsaduraren Aurkako Hormaren ondoan lan egiten zuen.
BERRIA IGOR: 0662236711 Lasatar Gorkari
EUTANASIA legeak agindu baino lehen galdatzen dut.
HAU da nire egiazko nahia.
2040/07/26a
* Berigan, eta atzol hitzak ez dira hiztegian
* Biskosa: likatsu
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self