B1 – Kantua: Xabier Lete, Jean Baptiste Elizanburu, Ikusten duzu goizean
ENTZUNAREN ULERMENA – Ikusten duzu goizean (Jean Baptiste Elizanburu) kantua entzunen duzu, Xabier Leteren bertsioan.
Overview
Kantua entzun arau, hutsuneak bete itzazu.
Jean Baptiste Elizanburu Irazabal (Sara, Lapurdi, 1828ko agorrilaren 14a – 1891ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea zen. Labaien eta Sarasola literatura kritikarien ustez, XIX. mendeko euskal poetarik handiena zen, umoretik tristurara aise iragaten zekiena.
Olerkiez gain, eleberri labur bat ere idatzi zuen, Piarres Adame izenekoa, Pauen argitaratua 1888an.
Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a – Donostia, Gipuzkoa, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazlea, poeta, kantaria eta politikaria zen.
Abesti ezagun anitz idatzi ditu, hala nola Xalbadorren heriotzean (“Adiskide bat bazen orotan bihozbera…”), Nafarroa arragoa, Errota zaharra (“Errota zahar maitea, uraren ertzean…”), Izarren hautsa (“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai…”), edo Gizon arruntaren koplak (“Kantatzera noazu bertso bat edo bi, herenegun
jarriak gizon arruntari…”).
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self