B2 – Eskola eta euskara 1980ko hamarkadan
IRAKURRIAREN ULERMENA – Bea Salaberri irakaslea eta idazlea da. Irakurriko duzun artikulu honetan, bere garaiko eskolari buruz eta euskararen transmisioari buruz hitz egiten du. Argazkia: © Jakes Larre
Overview
Testua irakurri ondoan, marka ezazu hurrengo baieztapenak zuzen ala oker diren.
Haurrak ikastolan ditut, eskola “euskaldun eta herritarrean”. Horretaz harro naizela aitortu behar dut, ene haurrek euskaraz ikasiko dutelako, bai eta Euskal Herriaz, geografiaz, historiaz, literaturaz, musikaz, ohidurez, denaz.
Nihaur eta belaunaldiko gehienak ez ginen euskal eskolan ibili, ikastolak guti ziren eta herri ttipietatik urrun. Etxen aita-amek kemenik eta segurtamenik aski sentitu zuten euskara transmititzeko.
Gai sentitu ziren horretarako, borondatez, eta, noizbehinka, larderiaz edo mehatxuz.
Arberoa aldean deseuskalduntze azeleratua gertatu zen 1970-1990 hamarkadetan.
Etxe gehienetan hizkuntza ez zen transmititzen. Gehienek ez genuen ideiarik nor ziren
Bernat Etxepare eta Iparragirre, ez eta auzo herriko Itxaro Borda ere. Xuxen non mugatzen zen gure herria ez genuen erraten ahal, euskaraz nola idatz ez genekien.
Etxen aita-amen solasei esker zerbait ikasten genuen, eskasa dudarik gabe, Herria astekaria heltzen zitzaigulako, batez ere goizetik arrats Irulegiko Irratia entzuten genuelako eta hortik gure herriko berriak heltzen zitzaizkigun. Frantzia, aldiz, bagenekien ontsa zer zen, nondik nora hedatzen zen, errege izan zirenen izen eta balentriak, Rabelais eta Molièreren obrak landu genituen, Hugoren eta Zolaren entzutea bagenuen; eskolari esker frantses herritar on bilakatu ginen.
Zorionez, etxen eskuratu genuen euskal kultur transmisio partzial horren ondotik,
kolegioko eta lizeoko irakasle batzuei esker begiak ireki genituen. Hego Euskal Herria
ezagutu genuen, antzerkian aritu ginen. Geroago, euskal herritar izatea hautu bilakatu zen.
Ez ditut sekula aski eskertuko gurutzatu nituen jendeak. Jende horien bidez dut ikasi euskal kulturaz dakidan gehiena.
Ene haurrek ez dute bide-xendra ilun eta idor horietan ibili beharrik. Badakit, ikastolara igorriz, transmisio lan hori egiteko ez naizela bakarrik. Argi dago ez duela ikastolak lortuko berak bakarrik euskal herritarrak sortzea. Baina hemen gaindi gaurko egunean frantses kulturak duen lekua eta indarra ikusirik, segur da nihaurrek bakarrik ez dudala lortuko ene aita-amek egin zutenaren erdia ere. Biak gara beharrezkoak.
Hizkuntzarekin batean, euskal kultur edukien transmisioa funtsezkoa da, hizkuntza bera ez baita aski. Ene haurren buru mapak, munduaren kontzepzioa eta erreferentziak haien adinean nituenak baino osatuagoak dira dagoeneko.
Bea Salaberri
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self