B1 – Euskara Ipar Euskal Herriko irakaskuntza sisteman
IRAKURRIAREN ULERMENA – Argazkia: © Seaska – 1979ko Seaskaren aldeko manifestaldia Baionan
Overview
Testua irakurri ondoan, datak eta gertakariak lot itzazu.
1951 aitzin eskolan euskara eta euskaraz irakastea debekatua zen Frantzian. Eragile eta herritar anitzen lanaren ondorioz, euskal irakaskuntzak gero eta onarpen handiagoa lortu du. Eskola publikoetan ere eredu elebiduna plantan ezarri da. Hala ere, euskara ofiziala ez denez, euskararen irakasteko zailtasun anitz gelditzen dira.
Euskara irakaskuntzan sarrarazi zuen lehen sarea eskola pribatu giristinoa izan zen, 1964an. Murgiltze ereduaren alde zirenek Seaska elkartea sortu zuten 1969an, eta Iparraldeko lehen ikastola 1970ean ireki zen, Arrangoitzen. Gaur egun Seaskak hiru mila eta zazpiehun bat ikasle eskolatzen ditu 36 ikastetxetan.
2013an aitzinamendu handia gertatu zen, frantses estatuak Loi pour la refondation de l’école de la République (Errepublikaren eskolaren berregiteko legea) izeneko lege testuan, historian lehen aldikotz eskola publikoan eredu elebiduna plantan ezartzea onartu baitzuen. Esperimentazio gisa, 2008tik goiti lehen mailako eskola batzuetan ikasgai guziak euskaraz egin dira.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_hezkuntza_sistemetan
(Ikasek laburtua eta moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B1 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self