B2 – Mikromatxismoak
ELKARRERAGINA – Mikromatxismo gisa hartzen dira sexuak bereizten edo emazteak gutiesten dituzten jokabideak.
Overview
Lehenik binaka eta gero talde osoan. Eztabaida ezazue: uste duzue egun mikromatxismo hauek existitzen direla? (Kasu! Ahots grabatzailearen erabiltzeko, Google Chrome edo Safari erabili behar da)
a) Jantzietan: arrosa kolorea neskekin eta urdin kolorea mutilekin identifikatzen dituzte ekoizleek, saltzaileek eta erosleek. Horrez gain, neskentzat “printzesa” edo “polita” mezuak dituzten tixertak ekoizten dira; berriz mutilentzat “heroia”, “txapelduna”, “ausarta” eta horrelako mezuak dituzten tixertak.
b) Etxeko lanetan: “zer xantza, zure senarrak etxeko lanetan laguntzen zaitu” ardura entzuten dute emazteek.
c) Jatetxeetan: kontua gizonari ematen zaio.
d) Jatetxeetan: norentzat den galdegin gabe, eskatu txuleta gizonari ematen zaio eta entsalada mistoa emazteari.
e) Emazte bat eta gizon bat garaje batera edo informatika saltoki batera joaten baldin badira, saltzailea gizonari mintzatuko zaio.
f) Mutilei “ez negarrik egin, neska irudi duzu” erraten zaie.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self