B2 – Bizenta Mogel
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Bizenta Mogeli buruzko testua eta Ipui Onac liburuko aitzinsolasa irakurri ondoan, erranaldiak osa itzazu proposamen egokia markatuz.
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal euskal idazlea zen. Juan Antonio Mogel osabak klaseak eman zizkion etxen. Hari esker, gizonei baizik eskaintzen ez zitzaien hezkuntza akademikoa ukan zuen.
Ipui onac izenburuko alegia bilduma idatzi zuen, eta 1804an argitaratu.
Bizentak bazekien idazle izatea ausardia handia zela eta irakurle askok galdeginen ziotela zergatik ez zen emazte lanetan ari, josten adibidez.
Idazlea izateaz gain, itzultzailea ere izan zen, eta emazteen hezkuntza eskubideak eskatu zituen.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bizenta_Moge
Ipui onac liburuko aitzinsolasa
IRAKURLE EUSKALDUNARI
Badakit, entzunaz beste gabe, neskatxa gazte baten izena dagoela itsatsirik liburutxo honen aurrean, jardungo dutela sinetsi ez gutxik, diotela beren artean, inoren lumaz jantzi nahi duela bela-txikiak; hau da, besteen beharrak hartu nahi ditudala niretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiñen: asko duela gorua, nahiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik sinis araziko diet askori, euskaratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu ditudan Ipuinak? Nolako harrotasuna berriz latinezko hizkuntzarekin liburu honen asmoa agertzea? Horretarako behar litzake jakitea Euskara, Gaztelania, eta Latinezko hiru hizkuntzak. Zein gauza sinesgaitza neskatxa batengan!
Nahiz sinistu, nahiz ez, esan behar dut, gaztetxoa nintzela irakurri eta azaldu ohi nituela Fedroren latinezko ipuinak; hartu ohi nuela atsegin guziz handia entzunaz Txakur, Otso, Azeri, Oilar…, Abere, Lauoineko, eta Hegaztien hizketa elkarren artekoak. Zortzi urte nituenean ikusirik nire neba, edo anaia ikasten hasi zela gure osabarekin latinezko hizkera, jarri zitzaidan buruan ikasi behar nuela nik ere. Hala, buruari neke gogorrik eman gabe, loari bere orduak emanda, eta zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela, jolasez bezala, irten nuen nire asmoarekin, Virgilioren hitz neurtu, eta apainduetan gozatzen nintzela. Edozeinek daki Esoporen Ipuin latinez, eta hitz lotu gabeetan daudenak, errazagoak direla aditzen, Fedro, eta Virgilioren hitz lotuak baino.
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MogelBIpuionak002.htm
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Self