B1 – Otsoa eta abeltzaintza nola bateragarri bihur?
IRAKURRIAREN ULERMENA
Overview
Testua irakurri ondoan, baieztapenak zuzen ala oker diren adieraz ezazu.
“Otsoak ez du otsokirik jaten” dio erran zaharrak, baina bai ardiaren haragia. Horregatik artzainak kezkatuak dira, otsoak ardien bazkalekuetara hurbildu arau gero eta artalde gehiago erasotzen baititu. Baina otsoa gure paisaiatik kanporatzea al da konponbidea? Ala artzaintza eta otsoa bateragarri izan daitezke? Animalia horren eta jendearen elkarbizitzaz arduratzen diren elkarte eta erakunde batzuetara joan gara eta erantzun desberdinak bildu ditugu.
Otsoa haragijale oportunista da eta animalia motelak hobesten ditu. Denbora eta energia gutiago behar ditu ardien hiltzeko, oreinen, orkatzen edota basurdeen hiltzeko baino. Gauzak horrela, artzainen ikuspuntuaren aztertzea ezinbestekoa da.
Urteko hilabeterik beroenetan, ardiak lasai-lasai ibiltzen dira mendian eta otsoei harrapakin errazak zaizkie. Orain arte, otsoek eragin kalteak ez dira oso handiak izan, baina artzainak arranguratuak dira. Joan den urteko udazkenean manifestazio ugari egin zituzten abeltzainek egoeraren berri emateko eta babes neurrien galdegiteko.
Hainbat sindikatuk eta elkartek Otsoaren hedapena, artzainen suntsipena leloa hartu dute. Otsoa artzainen jarduerarekin bateraezina dela azpimarratu dute, eta bataren edo bestearen aldeko parioa egin behar dela. Artzainen kezka nagusia ez da otsoek eragiten dituzten kalte ekonomikoen pairatzea, kalte horien saihesteko egin beharreko ahalegina baizik. Bestela erranik, ez dira mendian gau eta egun artaldea zaintzeko prest. Azken finean, diruaz gain bizi-kalitatearen galtzeko arriskua ere ikusten dute.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2083/otsoa-eta-artzaina-nola-bateratu
2007ko apirilaren 08a
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities Animalien alde
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes