B2 – Gipuzkoa
IRAKURRIAREN ULERMENA – Xalbador bertsolariak Gipuzkoari bertsoak eskaini zizkion.
Overview
Xalbadorren bertsoak irakurri ondoan estrofa eta dagokion izenburua lot itzazu.
1 – Zabalik ene dohain guzien atea,
zuretzat esker onez bihotza betea,
kantari natorkizu, Gipuzko maitea,
loreztatu baituzu ene izaitea.
2 – Ez dizut kantatuko zoin polita zeran,
ez nizuke egingo hartze duzun eran;
ene lanak argi hau daduka beregan:
gu biok elgarrentzat zer izanak geran.
3 – O, Donostia eta zure ingurua!
Zu gabe zer zitaiken enetzat mundua?
Iduri zaut artean nintzela galdua,
eta zutan aurkitu neronen burua.
4 – Beharrik zure garrez argitu nintzela,
saspetan fundituko bainintzan bertzela;
ni laudatzen nautenek jakin dezatela
nitan maite dutena zuri zor dutela.
5 – Bertsotan hasi eta hamar urte pasan
jardun nuen mendiko ikas molde basan;
agertu ninduena lehen aldiz plazan,
Gipuzkoako seme prestu bat izan zan.
6 – Hortik hedatu baitzen nitaz zerbait fama,
bide horrek ereman ninduen zugana.
Nola ez gorets egin derautazun lana,
daukadan nortasunak zu baitzaitu ama?
7 – Neure herrian eta herri auzoetan
etzen gusto haundirik ene bertsoetan;
abots hau galduko zen mendi besoetan,
hartu ez baninduzu zure besoetan.
8 – Gure herriaz triste nagon bakoitzean,
zertxobait alaitzen naiz zutaz oroitzean;
bizi naizen arte ta bai heriotzean,
argi egingo duzu ene bihotzean.
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Maddi Sarasua Laskarai Emozioak
ENTZUNAREN ULERMENA - Emozioak Maddi Sarasuak idatzi bertsoak dira.
A2 – Pantxika Solorzano Nola sendi zara?
ENTZUNAREN ULERMENA - Adi egon disko-liburuan (Ikas, 2021), bada Pantxika Solorzanoren Nola sendi zara? kantua. Abesti horretan elkarren kontrako emozioak aipatzen dira.
A2 – Sorotan Bele Zortzi orduko ekaitza
ENTZUNAREN ULERMENA - Horra Sorotan Bele taldearen Zortzi orduko ekaitza kantua (Sorotan Bele izenburuko diskoa, Elkar, 1993).
B1 – Berri Txarrak Berriz min hau
ENTZUNAREN ULERMENA -Berriz min hau Berri Txarrak taldearen abestia da, 2007an Gor diskoetxeak argitaratu Zertarako Amestu izeneko dokumentalean agertzen dena. Kantuaren hitzak Peru Aranburu...

Course Features
- Lecture 0
- Quiz 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes