B2 – Donostia
IRAKURRIAREN ULERMENA – DONOSTIA Zabalgunea, frantses kutsuko Donostia dotorea
Overview
Nerea Azurmendik idatzi Donostiari buruzko testua irakurri ondoan, galderei erantzun iezaiezu.
ZABALGUNEA, FRANTSES KUTSUKO DONOSTIA DOTOREA
Donostiaren erdialdearen ezaugarri nagusia itxura ordenatua eta dotorea izatea da, kutsu paristar
garbia duena. Antonio Cortazar arkitekto donostiarraren proiektuak eman zion itxura hori XIX.
mendearen amaieran.
Oso gaizki hasi zen mende hura Donostian, 1813an hiria suntsitu zuten erasoaldiarekin eta
sutearekin. Gerraren ondorio odoltsuak bertatik bertara ezagutu arren, erabat militarizatutako hiria izaten jarraitu zuen Donostiak. Hortaz, sutearen ondoren, etxeak ez ezik, harresiak ere berreraiki zituzten.
Segituan ikusi zuten horma haiek ito egingo zutela hiriaren garapena, eta asko saiatu ondoren,
1865ean harresia botatzeko baimena lortu zuen Donostiako Udalak.
Donostiak, harresiak bota ondoren, hedatzeari ekin zion. Ez zen erraza izan. Iparraldean itsasoa
zuen; hegoaldean, berriz, padura, ibaia, mendixkak… Ordena handirik gabe eraikitako auzuneak
zeuden tokian, hiri moderno bat eraiki nahi zuten. Horretarako lehiaketa antolatu zuten, eta
Cortazarrek irabazi. Lanak 1867. urtean hasi ziren. Izan ziren liskarrak, aldaketak eta denetariko
arazoak, baina oro har, 1915-1920 urteen bitartean osatuta zegoen Cortazar Zabalgunea izeneko
auzotegi berri eta dotorea, zati handi bat ibaiari eta padurari kendutako lurretan. Balentria handia
izan zen 14.000 biztanle baino ez zituen hiri batentzat.
Cortazarrek ez zuen amaituta ikusi berak irudikatutako auzotegia, 1884an hil baitzen, baina hor
gelditu da haren ekarpena: lauki-sare bat osatzen duten kale zuzenak eta elkarren artean antz handia duten eraikinak. Etxebizitza guziak, ordea, ez ziren berdinak: beheko solairuetan etxejabeak bizi ziren; eskaileretan gora egin ahala, apalagoa zen biztanleen maila ekonomikoa. Klaseen arteko bereizketa bertikala zen garai haietan. Handik hamarkada batzuetan, Donostian zaindu gabeko auzotegi jendetsuak agertu arau, horizontalago bihurtu zen bereizketa: erdigunetik zenbat eta urrunago, orduan eta apalago.
Zabalguneko eraikin nagusietako bat Artzain Onaren katedrala da, Donostiako elizarik handiena.
Asko gustatuko litzaidake, Loiola kaletik urrundu baino lehen, 1884an inauguratutako merkatu
ederra erakustea, baina ezinezkoa da, ez delako jada existitzen. Baionako Les Hallesen inspiratuta
eraiki zuten San Martin auzotegian, harresiz kanpoko auzotegi nagusietako bat izandako eremuan.
Baina bota egin zuten, eta haren ordez merkataritza-gune moderno bat zabaldu zuten 2005. urtean.
Oraindik badira egunero barazkiak eskaintzera bertaratzen diren baserritarrak, eta arrain-saltzaileek ere eusten diote euren tokiari beheko solairuan.
Askatasunaren Hiribidean ere, kasu askotan, azken hamarkadetako eraikinek hartu dute eraikin
historikoen tokia. Donostiako kale nagusietakoa izaten jarraitzen du Abenidak, baina xarma,
lasaitasuna eta edertasuna nahi izanez gero, beste norabait joatea hobe.
Donostia
Nerea Azurmendi
Elkar argitaletxea (Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities B2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes