A2 – Zuberoa
IRAKURRIAREN ULERMENA- Zuberoa testua. Argazkia: ©Sarean.com
Overview
Testua irakurri ondoan, adieraz ezazu baieztapenak zuzen ala oker diren. Oker direlarik zuzen itzazu.
Zuberoa Euskal Herriko probintzia bat da, denen artean ttipiena eta biztanle gutien dituena: 17.018 zuberotar baizik ez dira. Euskal Herriko ipar ekialdean da, Pirinioetako iparraldean. Hiriburua Maule-Lextarre da. Zuberoan hiru erliebe mota bereizten dira: iparraldean, ordokiak dira nagusi; erdialdea menditsuagoa da, oihan zabalekin, eta hegoaldean Pirinio mendiak dira, baita Iratiko oihana ere.
Zuberoako jatorrizko hizkuntza euskara da. Hango euskalkiak zuberera izena du. Hala ere, euskarak gibelera egin du, eta euskaldunen ehunekoa gero eta apalagoa da: 1866-2001 urteetan biztanleen % 65 euskaraz mintzatzen zen. Gaur egun, aldiz, % 23.
Pastorala Zuberoan egiten den herri-antzerkia da, herriko plazan muntatzen den antzeztoki edo triate baten gainean. Antzezpena hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, zubereraz.
Duela guti arte herriko gizonek bakarrik, edo gutitan herriko emazteek bakarrik, antzezten zuten, baina azken urte hauetan gizon-emazteek parte hartu dute. Antzerki emanaldian süjeta edo pertsonaia nagusi baten bizitza kontatzen da eta gaiztoen eta onen arteko borroka baten inguruan antolatzen da kontakizuna.
Zuberoako maskaradak Zuberoako ihauteriak dira, dantza eta antzerkia lotzen dituztenak. Jatorri zaharra eta ezezaguna dute.
Garai batean laurogei dantzarik parte hartzen zuten. Gaur egun, hogeik osatzen dituzte maskaradak eta, lehen ez bezala, emazteek ere parte hartzen dute.
Hiztegia
ordoki: (fr. plaine)
euskalki: (fr. dialecte de la langue basque)
herri-antzerki: (fr. théâtre populaire)
ihauteri: (fr. carnaval)
Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Zuberoa#Kultura
(Ikasek moldatua)
Irakasleendako baliabideak
Baliabide hauen deskargatzeko irakasle eta Ikasen bazkide izan behar zara.
Course Features
- Activities A2 maila
You May Like
A2 – Mikel Laboa eta Daniel Landart Zure begiek
ENTZUNAREN ULERMENA - Zure begiek kantua Daniel Landartek idatzia du. Mikel Laboak, Mikel Laboa izeneko diskoan lehen aldikotz grabatu zuen 1969an. ...
A2 – Xalbador eta Jojo eta Ramuntxo Neskatoa haur beharretan
ENTZUNAREN ULERMENA - Neskatoa haur beharretan olerkia Xalbadorrek idatzi du eta Jojok eta Ramuntxok musikatu eta grabatu Maitasunez ba ote diskoan (1993).
A2 – Izaro Paris
ENTZUNAREN ULERMENA - Izaro abeslariaren Paris izenburuko kantua 2020eko Limones en invierno diskoan agertu zen.
A2 – Mikel Laboa Ama
ENTZUNAREN ULERMENA - Ama kantuak Jules Moulier “Otsobi” olerkariaren Maitatua sobera poema du oinarri. Mikel Laboak olerki horretako bertso bat hartu eta musikatu...
Course Features
- Lectures 0
- Quizzes 0
- Duration 10 weeks
- Maila Hizkuntza maila guziak
- Students 0
- Assessments Yes